JKT – Zaporeak. Behobia 2016. 320km = 3200 menu

BehobiaJKTZaporeak_bn.jpg

Egun on:

Pasa den ikasturtean Behobia – Donostia lasterketan, Azkoitia-Azpeitia erdi maratoian eta DonostiCup  txapelketan parte hartu genuen, eta zuei guztiei esker 7415 € bildu genituen San Giovanni Battista Fundazioak, Ragusan (Sizilia), errefuxiatu eta asilo eskatzaileentzat burutzen ari den proiekturako. Eskerrik asko!.

Berriro ere martxan jarri gara eta gure hurrengo erronka berriro ere Behobian datorren azaroaren 13an parte hartzea da. Oraingoan biltzen dugun guztia Zaporeak proiektura bideratuko dugu, Chios uhartean (Grezia)gunero 1500 bat pertsonei jaten ematen dieten donostiko boluntario taldeari. Modu berean, eta beraien lanez bakarrik arduratu daitezen, uhartean bertan lanean ari diren hainbat boluntarioei (sorosle, mediku, psikologo, …) ere jaten ematen diete. Ondoko bideo labur honetan Zaporeak proiektuan nortzuk diren eta zer egiten duten  ikus dezakezu, eta, bide batez, Chios uharteko egungo egoera.

https://www.youtube.com/watch?v=6htkfrA4XRQ

Errefuxiatu baten bazkariak euro 1 balio duenez, guk lasterka egiten dugun kilometro bakoitzeko 10 bazkarientzako biltzea proposatu gara. Horrela, 220km korrika eta 100km ibiliz egingo ditugunez, guztiz 3200€ biltzea gustatuko litzaiguke. Zaporeak proiektuarentzat dirua biltzen lagundu nahi badiguzu, nahi eta ahal duzuna eman dezakezu  honako kontu zenbakian:

KUTXABANK ES62 2095 5001 0091 1546 1879

Eta, faborez, hurrengo formularioa bete ezazu: http://bit.ly/2eieqb4

Azkenik, gure erronkaren berri izateko sare sozialetan guri jarraitzeari ez utzi. Eskerrik asko!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s